Argazki rallya antolatu du Kontrargik datorren domekarako

plaentxia_com 2007ko aza. 15a, 11:45

XIX. edizioa izango da aurtengo Kontrargi Argazki Rallya. Azaroaren 18an, datorren domekan egingo da. ASA 100 diapositibekin lehiatuko dira parte hartzaile guztiak. Karreteak antolakuntzak banatuko ditu, izena emateko orduan, eta aukeratzeko 6 gai ere bai. Kontrargi Argazki Kolektiboaren egoitzan egingo dira inskripzioak, Errabal kaleko 5. zenbakian, eta 10 euro ordaindu beharko dira, goizeko 8:30ak eta 9:30ak bitartean. 

 

 

Azaroaren 26an, 7etatik 9etara (kontrargiren lokalean), argazkilari bakoitzak diapositiba bat aukeratuko du gai bakoitzeko eta abenduaren 10a baino lehen aurkeztu beharko du.

Epai mahaiak abenduaren 15ean esango du irabazleak zein izan diren, 19:30etan Zabaleta baserrian (San Andres auzoa). Handik astebetera sari banaketa egingo da, 13:00etan Kontrargiren egoitzan.

Lehenengo hiru sarituek 90, 70 eta 50 euroko saria jasoko dute, hurrenez hurren, eta herriko argazkilari onenak 50 euro irabaziko ditu.