MERLIN proiektuak (2021-2025) Soraluzeko ibaia eraldatu nahi du, bertako lau presa botaz. Soraluzetarren taldea gara, gai honekin kezkatuta eta arduratuta. Gure helburua, Soraluzeri buruzko erabakia larri hau soraluzetarrok hartzea, behar den informazio guztia eskuratuta. Horregatik hiru lan ildo dauzkagu: informazioa batu eta egituratu, informazioa herriari (eta erakundeei) zabaldu eta, azkenik, herri galdaketa eskatu.