Logoa
Soraluzeko webgune komunitarioa

Herriko euskaltzaleok elkarrengana batzen (Topaketa eguna)

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean 2016-09-29 10:42   Euskara

Hogei urte egiten ditu aurten Pil-pileanek eta zapatua euskara elkartearen bueltan dihardugun hainbat lagun batu ginen elkarrekin egunpasa egiteko. Lehenengo aldia izan da halako egun bat antolatu duguna eta ederra izan da hainbat belaunalditako pertsonak Marrazen ondoan ikustea, Soraluze euskaldunago egiteko ahalegina sinbolizatzen duen marrazkiloaren ondoan. 

»» Ikusi argazki guztiak (14)

[Bideo erreportajea] Juan Jose Cruz taxi-gidaria

G.Azkarate 2016-09-27 11:19

1990. urteaz geroztik herriko taxi-gidari bakarra izan da. 26 urtean asko aldatu ei da taxi-gidari lana baina oraindik ere maite du gidatzea. 66 udaberriren ostean, taxi-lizentzia salgai jarri du, familiagatik eta, batez ere, mokorreko ebakuntza baten ondorioz hartu du erabakia.

Soraluzen EH Bildu izan da lehenengo indarra

E. Unamuno 2016-09-25 14:16   Politika

Eusko Legebiltzarrerako gaurko bozketan EH Bildu izan da indarrik bozkatuena herrian, 678 bozkarekin (-97). Bigarrena EAJ-PNV, 597 bozkarekin (-16) eta hirugarrena, PSE-EE 249 bozkarekin (-157). Abstentzioa %38ekoa izan da, 2012ko hauteskundeetan baino 5 puntu handiagoa.

"Txiki"ren golak garaipena eman dio taldeari

G.Azkarate 2016-09-24 22:21   Kirola

Bigarren zatiko 28. minutuan sartu du etxeko taldeak, penaltiz, partiduko gol bakarra eta bigarren garaipena lortu dute erraskadan. Partidua hasi aurretik min hartuta dagoen Iokin Arrillaga taldekiari animoak emateko pankarta atera dute. Sora "B"k eta jubenilek galdu egin dituzte beraien norgehiagokak.

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Benan Oregik “Ozta ozta nator” liburua aurkeztu du antzokian

E. Unamuno 2016-09-22 22:57   Kultura

Gaur iluntzean jende asko hurreratu da antzokira, Benan Oregik aitita Benantzio Iñurrietari buruz idatzi duen liburuaren aurkezpenera. Aititak etxera bueltatu zenean kantatu zituen bertsoak kantatuz hasi du ekitaldia eta aititak gartzelaldian bizitakoaren azalpenak eman ditu, tarteka gutunen pasarte batzuk irakurriz.    

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Trailerra atera dute garabiak lagunduta

E. Unamuno 2016-09-21 11:05   Gizartea

Hamaikak aldera garabia hekdu denean denean zailtasun handirik barik atxatu du trailerraren atzealdea eta ostean kamioia bere kabuz atera da. Bizilagun batek adierazi digunez, azken hilabeteotan okertuta ikusi duen hirugarren kamioia da gaurkoa. 

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Ander Ariznabarretak irabazi du udako argazki lehiaketa

Plaentxia.eus 2016-09-20 10:48   Kultura

Ander Ariznabarretaren Haroko mahastia II argazkia izan da lehen saria lortu duena eta Lorea Elizbururen Bambu basoa webgunean bozka gehien jaso duena eta ondorioz publikoaren saria eraman duena.

Eguraldi ona marraskiloendako

E. Unamuno 2016-09-18 17:18   Kirola

Hirurogaita hamar mendizale inguruk parte hartu zuten zapatuko Marraskilo Tourren. Egunaren hasieran euria baziharduen ere, hobera egin zuen goizak aurrera egin ahala.

»» Ikusi argazki guztiak (53)

(+) Albiste gehiago »

"Gizaburuagako tumuluaren egitura nolakoa den jakitea da lehen helburua" Jesus Tapia

G.Azkarate 2016-09-29 16:29   Gizartea

Aranzadi zientzia elkarteko kideak Gizaraburuagako tumulua industen dihardute egunotan. Jesus Tapia, arkeologoarekin hitz egin dugu zer egiteko asmoa duten jakiteko. Momentuz material gutxi aurkitu duten arren hurrengo egunetako lanak tentuz jarraituko ditugu.

Indusketa-lanak martxa onean

Erabiltzailearen aurpegia udala 2016-09-29 09:03

Gizaburuagako tumuluan Aranzadi Zientzia Elkartea hainbat herritarren laguntzaz egiten ari den indusketa-lanek agerian utzi dituzte ehorz-tokia osatzen zuten harriak.

Gurpilen proiektuaren amaiera

Erabiltzailearen aurpegia Alkarri elkartea 2016-09-27 17:20

Alkarri elkarteak eta Soraluzeko udalak bukatutzat eman dute Soraluzeko barne-mugikortasuna hobetzeko Gurpilen proiektua. Ekimen hau “Alkarrekin Soraluze Eginez” parte-hartze prozesuko “Zahartze Aktiboa” sailean proposatu zen, Matia Institutu Gerontologikoak Soraluzeko pertsona nagusien beharrei buruz eginiko ikerketaren emaitzen ondorioz.

Deialdia Kilometroetara bizikletaz joateko

Plaentxia.eus 2016-09-27 16:50   Jaiak

Urriaren 2an Bergaran egingo diren Kilometroetara bizikletan joan nahi duten soraluzetarrendako zaindutako parking-a egokituko dute.

"Konturatzerako euskaraz" spota, Berbalagunen kanpaina bultzatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean 2016-09-27 15:02   Euskara

Ikusi aurtengo Berbalagun kanpaina bultzatzeko Euskaltzaleen Topaguneak kaleratu duen spota. Euskal Herrian 6.000 herritarrek baino gehiagok parte hartzen dute euskara praktikatzeko egitasmoetan.

Pili Espiga berbalagunaz Euskadi Irratian (Audioa)

Erabiltzailearen aurpegia Pil-pilean 2016-09-27 14:36   Euskara

Euskadiko Irratiko Faktoria saioan Pilar Espiga soraluzetarra elkarrizketatu zuten atzo. Soraluzeko Berbalagun taldean eman dituen zortzi urteetako esperientziaren berri galdetu diote.

Porra ez du inork asmatu, baina badaukagu sariduna

Plaentxia.eus 2016-09-27 12:01   Politika

Guztira 8 lagunek hartu dute parte hauteskundeetako porran baina bakar batek ere ez du eserlekuen banaketa zehatza asmatu. Horrela gelditu da Legebiltzarreko eserlekuen banaketa: EAJk 29, EHBilduk 17, Elkarrekin-Podemosek 11, PSE-EEk 9 eta PPk 9.

"Biraka" dantza-taldearen erakustaldia

Erabiltzailearen aurpegia udala 2016-09-26 09:04

Urritik aurrera herrian martxan jarriko den haurrentzako dantza-tailerra gidatuko duen "Biraka" dantza-taldeak doako erakustaldia egingo du ostiral honetan kiroldegian.

Mendata tabernan lapurtu dute, laugarrenez

G.Azkarate 2016-09-26 08:41   Kirola

Goizaldeko 4:30etan sartu da lapurra eta "tragaperras" makinako dirua eraman du. Segurtasun alarmak ertzaintzari abixua eman dio baina agenteak bertaratu direnerako joan egin da lapurra.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Santamaria eta Kortabarriak irabazi egin dute

G.Azkarate 2016-09-24 23:07   Kirola

Gipuzkoako txapelketako estreineko partiduan 22-3 hartu dute mendean Eibarko bikotea. Atxotegi eta Iruretak 22-15 irabazi dute. Palari dagokionez Heriz eta Rascon-ek irabazi eta Larrañaga eta Fernandez galdu egin dute. Etxeberria eta Oñateren partidua ez da jokatu.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Nabarmenak

Gidako produktuak

Ikusi gehiago »»