Presen auzia

Zuloagako tutua: diru iturria itxiko digute?

Zuloagako tutua Ozuma zentralaren zatia zen. Berriro martxan jarriko balitz, urtean 360.000 bat kwh ekoizteko gauza izango litzateke. Ideia bat egiteko, Sologoen zentralak ekoizten duenaren %50-60a. Baina Merlinek kentzeko asmoa dauka, ezertarako balio ez duelakoan.

Zuloagakoa ez da presa, tutua baizik. Garai batean ura Agarrebeiztegi biltegitik Sologoen pareraino eramateko erabiltzen zen, turbina erakinean bertan zegoelako. Sologoen zentralak sortutakoari beste %50-60 gehitzen zion, gaur egun urteko 60.000 edo 80.000 € gordinak izango lirateke.

Ibai azpiko tutua kentzen bada, Ozumako zentrala inoiz ezin izango da martxan jarri. Gainera, ibaian dauden biotopo desberdinak deuseztatuta, inguruko bioaniztasuna dezente kaltetuko litzateke. Mantentzeak, berriz, inolako kalterik ez du ekartzen, azken ehun urteetan ikusi denez.