Debabarreneko ekonomiaren egoeraz jardungo dute “Ekonomia Gurean” saioan

  Gizartea

Ekonomia Gurean telesaioaren atala grabatuko dute eguenean Elgoibarren. Ekonomia arloan zeresana duten hainbat pertsonek osatutako euskarazko mahaingurua izango da. Saioa Tokikomek antolatu du, Pil-pilean eta Barren herri komunikabideekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Bozka aurreratua eman ahal izango da aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Bozka aurreratua eman ahal izango da aste honetan

Maiatzaren 7an bozka eman ezin duenak aukera izango du ostegunean eta larunbatean bozka aurreratua emateko. Bozketa mahaia Gaztetxean jarriko dugu.  

Debabarreneko enpresei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntzen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Debabarreneko enpresei zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntzen aurkezpena

Ostiralean, hilak 28, Debabarreneko enpresei zuzendutako doako jardunaldia hartuko du Debegesak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRI Taldeak 2017an eskainiko dituzten diru-laguntzen berri emateko

47.152 debabarrendarrek eman ahal izango dute bozka maiatzaren 7an

  Gizartea

47.152 debabarrendarrek eman ahal izango dute bozka maiatzaren 7an

Itziar, Mutriku, Deba, Elgoibar, Soraluze eta Eibarko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini zuten zapatuan Eibarren, bailarako herrietan egingo diren herri-galdeketen berri emateko. Ubane Madera eta Asier Alkorta kazetariek irakurri zute adierazpena.  

Asteburu zoragarria berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Asteburu zoragarria berriz ere

Garesti dago hodeiak (eta zer esan euriaz) ikustea azkenaldian. Eguraldi paregabea izango duguna asteburuan berriz ere, goiz fresko eta arratsalde epelekin. Datorren astera begira aldaketa datorrela dirudi ordea, nabarmen hoztuz gainera.

Azken diru bildaketa egin diote Mbayeren Senegalgo familiari

  Gizartea

Azken diru bildaketa egin diote Mbayeren Senegalgo familiari

Elkartasun Batzordekoek jakinarazi dute azken diru bidalketa martxoan egin dutela eta 2013an osatutako elkartasun fondoa amaitu dela. 

 

Lekuko batek argibideak eman ditu Josefa Arrillagaren hilketaren gainean

  Gizartea

Lekuko batek argibideak eman ditu Josefa Arrillagaren hilketaren gainean

Josefa Arrillaga Arrizabalaga Aldaso baserrian bizi zen eta zortzi seme-alabaren ama zen. 1937ko martxoaren 30ean tiroz hil zuten bere baserriko leihoan. Larogei urte beranduago, lekuko batek hilketaren gaineko argibideak eman dizkie Elgoibar 1936 lan taldeko ikertzaileei.  

Aste Santuko ospakizun erlijiosoak herrian

  Gizartea

Aste Santuko ospakizun erlijiosoak herrian

Aste Santuaren bueltako egunok egun bereziak dira kristau komunitatearendako, Jesukristoren gurutziltzaketa eta berpizkundea ospatzen dituzte eta. Datozen egunetarako, Parrokiko taldeak hainbat ospakizun antolatu ditu herrian. 

Zirkulazio aldaketa garrantzitsuak zapatuan Euskal Herriko Itzulia dela-eta

  Gizartea

Zirkulazio aldaketa garrantzitsuak zapatuan Euskal Herriko Itzulia dela-eta

Itxita egongo da Bergararako errepidea eta Maltzagara errail bat bakarrik izango da zabalik erlojupekoak irauten duen bitartean (13:00-17:30). Herriko sarrera-irteerak Mendiola Industrialdetik bideratuko dira.

Eguraldi zoragarria egingo du asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Eguraldi zoragarria egingo du asteburuan

Udaberri beteko asteburua aurretik daukaguna. Antizikloiak eta hego haizeak bat egingo dute zeru oskarbiak eta tenperaturaren gorakada ekartzeko, termometroak 20ºC-tik gora erraz eramanez zapatu eta domekan.

Frontoiko udal etxebizitzen alokairua

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Frontoiko udal etxebizitzen alokairua

Frontoiko bost udal etxebizitzetako bat errentan hartzeko interesa duten pertsonek maiatzaren 9ra arte egin dezakete eskaera udaletxeko harrera-bulegoan.

Kantua eta erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria batu ziren Adurtza Otxotearen kontzertuan

  Gizartea

Kantua eta erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria batu ziren Adurtza Otxotearen kontzertuan

Zapatuan herritar asko batu ziren Gasteizko Adurtza otxoteak antzokian eskaini zuen kontzertura. Amaieran, gasteiztarrek eta Ezoziko Ama abesbatzako kideek Gure Esku Dagoren kantua kantatu zuten elkarrekin. Errifaren zozketa ere egin zuten. 

Soraluze gaur, hegazkinetik ateratako argazkian

  Gizartea

Soraluze gaur, hegazkinetik ateratako argazkian

Gaur goizean Soraluzeri hegazkinetik ateratako argazkia. Twitterreko @theklaneh erabiltzaileak atera eta jaso du sarera. 

"EAEn 7.000 ume dira gaitasun handikoak, baina 300 bakarrik daude detektatuta" Begoña Suarez

  Gizartea

"EAEn 7.000 ume dira gaitasun handikoak, baina 300 bakarrik daude detektatuta" Begoña Suarez

Gaitasun intelektual handiko seme-alabak dituzten Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako familiek osatzen dute Aupatuz elkartea, eta bertako presidenteordea da Begoña Suarez. Bi umeren ama da eta haietako batek gaitasun intelektual handia du.

Hasier Etxeberriari azken agurra egin diote

  Gizartea

Hasier Etxeberria omenaldiJendetza handia batu da Elgoibarren Hasier Etxeberria idazle eta kazetariari agur esateko ekitaldian. Hasierrek berak prestatu zuen gaurko agur ekitaldia, eta bere “lagun minak” igo dira oholtzara. Eszenatoki aurrean, lehen ilaran, jarrita, Hasierren familiakoak eta gertuko lagunak zeuden. 

Asteburuan fresko eta goibel berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Asteburuan fresko eta goibel berriz ere

Udaberri beteko astea pasa eta gero asteburuan giroa zatartuko dela dirudi. Barixakutik bertatik hasita hodeiak sartu, tenperatura jaitsi eta euria egingo du. Ez du etengabe egingo, baina asteburu guztian zehar espero dira zaparradak, domekan gutxiago bada ere.

Zer egin dezakegu diskriminazio kasuen aurrean?

  Gizartea

Zer egin dezakegu diskriminazio kasuen aurrean?

SOS Arrazakeriak hitzaldia eskaini zuen martitzenean EPAn. Bertan, informazioa eman zuten Arrasaten aholkularitza eskaintzeko zabaldu duten bulegoaz eta Debagoienan abiatu den Berdinsare proiektuaz.  

Errespetua

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Errespetua

Errespetua da bai esatea; garenari, parekoari, epaitu gabe. Errespetua da gauzak diren moduan hartzea, datozen moduan hartzea, norbere burua errespetatzea; ondoren, gainerakoak errespetatzeko.  

III. Enplegu eta Lanbide Heziketa Azoka

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

III. Enplegu eta Lanbide Heziketa Azoka

Martxoaren 29tik 31ra Eibarko Armeria Eskolan egingo den Debabarreneko Enplegu eta Lanbide Heziketa Azokaren hirugarren edizioak 70 lanpostutik gora eskainiko ditu.

Hitzaldia: "Zelakoak dira, zela pentsatzen eta sentitzen dute gaitasun handiko umeek?"

  Gizartea

Hitzaldia: "Zelakoak dira, zela pentsatzen eta sentitzen dute gaitasun handiko umeek?"

Datorren martitzenean, arratsaldeko 18:30ean, gaitasun handiko umeen gaineko hitzaldia eskainiko du antzokian Begoña Suarezek, Aupatuz elkarteko presidenteak.