Erreferenduma: zuzenketa partziala

Abenduak 28an Udalak erreferenduma deituko zuela zabaldu zen, soraluzetarrok zer nolako ibaia eta presak nahi ditugu erabakitzeko. Berriarekin batera alderdi politikoen adierazpenak ere bazetozen. Inozentada zen.

Herritar askok eta askok sinistu zutenez, baten batek (ez GDi-k) “INOZENTADA” idatzi zuen Plaentxia.eus-en berriaren gainean, argitzeko asmoz.

BaI. Tamalez, inozentada zen: 11 hilabete ondoren Udalak oraindik ez die erantzunik eman erreferenduma eskatu zuten 634 laguni: ez BAIetzik, ez EZetzik, beste aldera begira eta itxoin ea aspertzen garen.

Baina alderdi politikoen adierazpenak ez ziren inozentada (ala bai?), prentsatik ekarrita daude: komeni denean hitz potoloak bota, eta komeni ez denean ixil-ixilikan, bada ezpada. Euskaraz zurikeria esaten zaio.

Gure Plazentxiatxok aurrerabidea izango badu estrategia argia behar da, eta batasuna, adorea eta asmatu. Erabaki garrantzitsuenak hartzen badira herritar guztien iritzia kontutan hartu barik, eta beste erakundeen txantajeei men egiten badiegu, jokua galduta daukagu hasi baino lehen.