mai 07, 17:54 Soraluze
Atzo, astelehena, ninfa motako txori batek etxetik ihes egin zuen Elizburu kalean. Txori koloretsua izateaz aparte, berba ere egiten du. Txori horiek ez dute luze hegan egiten, beraz, pentsatzekoa da oso urruti ezingo zela joan. Norbaitek ikusiko balu, honako telefono zenbakira dei dezake, 687660953 edo bestela txoria Udaltzaingora eraman.
mai 07, 09:56 Soraluze
Soraluzeko Tokiko Energia Komunitatean bazkide egiteko azken egunak dira: maiatzaren 12ra arte izango da horretarako aukera eta 31 bazkidetza geratzen dira libre.