Donibane Lohizuneko hilketa salatzeko elkarretaratzea

Egoitz Unamuno 2024ko mai. 7a, 08:00

Udaleko zinegotziak eta herritarrak atzoko elkarretaratzean.

Donibane Lohizunen (Lapurdi) maiatzaren 3an hilda aurkitu zuten emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea egin zen atzo Plaza Berrian Udalak deituta. Adin ezberdinetako hirurogei herritar inguru elkartu ziren, "Emakumeen aurkako indarkeriarik ez" lemapean. 

Ostiralean aurkitu zuten emakume baten gorpua Donibane Lohizuneko hotel batean. Gertatutakoa argitzeko ikerketak zabalik segitzen du, baina, prokuradoreak "feminizidioa" izan dela aipatu du, hilketa matxistaren hipotesia indartuz. Ustezko hiltzailea, hildakoaren bikotekidea, atxilotuta dago.

2003tik Euskal Herrian hil duten 119. emakumea da, eta aurtengo lehenengoa. (Iturria: Berria/Emakunde)