Jakitzeko modukua

Ezin esan herri zatarra daukagunik!

Erredakzioa 2024ko mai. 1a, 10:08

Soraluzek leku eder askoak dituela gogorarazi nahian, Sagar Erreka inguruko edertasuna erakusten duen Juan Antonio Palacios eibartar argazkilariaren bideoa helarazi du J.C.A. soraluzetarrak. Harago joan gabe du izenburua eta orain dela lau urte argitaratu zuen egileak, arrakasta handiarekin.

Juan Antonio Palaciosek, Eibarkoa (inor ez da perfektua), Soraluzen argazki erakusketa bat izan du ("Harria" izenekoa, harriaren eta harri-jasotzaileen indarra erakusten du, argazkitan Plaentxia.eus 2021-10-13) eta Kontrargi Argazki Rallyan ohiko parte-hartzailea (eta inoiz irabazlea ere) bada, J.C.A. herritarrak gogora ekarri duenez.