Beste txango bat Errioxara eta aurreko bazkariko argazkiak hartzeko aukera

Ubane Madera Zangitu 2024ko mai. 7a, 13:32

Joan den astean, Errioxarako txangoa iragartzeaz bat, bete egin zen autobusa. Horren aurrean, bigarren txango bat antolatzea erabaki dute Itxaropena Erretiratuen Elkartetik. Leku berera joango dira, Guardiara, baina astebete geroago, maiatzaren 29an. Izena emateko epea zabalik dago. Bestalde, apirileko bazkariko argazkiak hartzeko aukera eskainiko du zuzendaritzak. Interesa duena martitzenean edo eguenean joan daiteke eskaria egitera. 

Guardiarako irteerari dagokionez, joan den astean berehala bete zen txangorako autobusa, baina harrezkero beste hainbatek erakutsi dute txangora joateko nahia. Horren aurrean, beste txango bat antolatzea erabaki dute Itxaropena Erretiratuen Elkarteko zuzendaritzatik. 

Kasu honetan, maiatzaren 29an izango da eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Hori bai, bigarren txango hori bakarrik egingo da autobusa betetzen baldin bada.

Argazkien kopiak

Bestalde, joan den apirilaren 25ean Itxaropena elkartean egin zen bazkariko argazkien kopiak eskatzeko aukera ematen dute zuzendaritzatik. Interesa duena bulegora bertara daiteke martitzenetan edo eguenetan eta zein argazki nahi duen esan. Hortik aurrerakoak zuzendaritzak bideratuko ditu eta ondoren, norberak ordaindu behar du bere argazkia. 50 zentimo kostatuko da.