Genozidioa gerarazteko eskaera

Ubane Madera Zangitu mai 17, 12:45 Soraluze

Sindikatuek egindako deiarekin bat eginez, Kontzejupean elkartu dira udaletxeko langileak eta beste zenbait herritar, 30 bat lagun guztira. Palestinako bandera eskuetan, Israel egiten ari den genozidioa gerarazteko eskatu dute.

Mobilizazioa
Sindikatuek Palestinaren alde mobilizatzera deitu dituzte langileak

Ubane Madera Zangitu mai 16, 10:50 Soraluze

Bihar, barikua, 12 sindikatuk Palestinaren aldeko elkarretaratzeak deitu dituzte, 12:00etan, lantokien aurrean. SOS Rafah-STOP Genozidioa Langileok Palestinarekin leloarekin deitu dituzte mobilizazioak. Soraluzen, besteak beste, Soraluzeko Udaletxeko eta Pil-pilean Euskaltzaleon Elkarteko hainbat langilek bat egingo dute deialdiarekin.