Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

Parte-hartzeak batez bestekoa baino handiagoa izaten dihardu Soraluzen

Ubane Madera Zangitu 2024ko api. 21a, 14:35
Oihan Larrañaga Agirre gaztea botoa ematen lehen aldiz.

EAEn eta gure lurraldean -Gipuzkoan- baino parte-hartze handiagoa izaten ari da Soraluzen, 13:00etako datu ofizialen arabera. EAAn, batez beste, %28,05eko parte-hartzea kontabilizatu dute. Lurraldeka begiratuta, Gipuzkoak izan du altuena, %30,02, eta, Arabak baxuena, %25,93. Bizkaia, berriz, erdibidean kokatu da, %27,43ko parte-hartzearekin. Bada, Soraluzen, %32,29ko parte-hartzea kontabilizatu dute.

Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban bozkatzera deitutakoen %28k eman du botoa 13:00a baino lehen, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera.

Soraluzeko parte-hartzea, berriz, %32,29koa izan da 13:00etako datu ofizialen arabera eta hauteslekuetan esandakoaren arabera, pare bat mahaitan, gutxienez, gainditu ere egin dute zifra hori eta %40tik gertu kokatu da parte-hartzea. 

Osterantzean, kontatu dute eguna lasai doala, ezusteko barik.