Euskaraz ikasten diharduten plazentziatarrak eta euren motibazioak

Egoitz Unamuno 2024ko mar. 24a, 09:02
Arratsaldeko ikasle taldea euskaltegian.

Aurten, 22 herritar matrikulatu dira AEKren Soraluzeko euskaltegian. Iñaki Korta irakaslearen esanetan, aurtengo nobedadea 16-18 urte bitarteko ikasleak dira, beka sistemari esker matrikulatu direnak. Gainerakoan, ikasleen artean motibazio nagusia gaitasun agiriren bat lortzea da, lanerako, baina horrekin batera badira eguneroko bizimoduan erabili nahi duelako ikasten dutenak edo euskara batuan idazten ikasi nahi dutenak.

Etorri berrientzako Aisa ikastaroan, berriz, 12 herritarrek baino gehiagok eman dute izena eta ekainera bitartean astean bi aldiz jasoko dituzte eskolak.