Minra Munir: "Euskaldunek ahal badute, nik ere bai"

Erredakzioa 2024ko mar. 24a, 08:40
Nimra Munir. Jatorria: Pakistan.

"Orain dela bi urte etorri nintzen Soraluzera eta euskaraz ikastea nahi dut. Entzuten dut euskara oso hizkuntza zaharra dela eta ikastea oso zaila dela eta abar eta abar, baina nik uste dut hori ez dela jarrera egokia. Euskaldunek ahal badute, nik ere bai. Nik berba egiten dut urduera, ingelesa eta gaztelera, eta euskaraz egiten ere ikasi nahi dut".