Errenta aitorpena euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Errenta aitorpena euskaraz

Herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko kanpaina abiatu du beste urte batez Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak, "Aurten 500 baietz!" lelopean.

20. Korrika Soraluzen (lekuko guztiak bideoan)

  Euskara

Korrikak Soraluzen egin duen ibilbidea jaso dugu ondorengo bideoan. Lekukoa eraman duten herritar guztiak agertzen dira bertan. 

Larunbatean, Euskadiko Boxeo Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Larunbatean, Euskadiko Boxeo Txapelketa

Euskadiko Boxeo Txapelketa jokatuko da larunbat honetan, arratsaldeko 7etan, Soraluzeko Arane Kiroldegian, Udaleko Kirol Batzordearen laguntzarekin.

Euskara hautatu duten lau herritarren testigantzak

  Euskara

Euskara hautatu duten lau herritarren testigantzak

Euskal hiztun guztiak –euskara baizik ez dakiten ume batzuk izan ezik- elebidunak dira; euskaraz gain, beste hizkuntza bat ikasi dute. Euskaraz egitea hautua da, eta batzuk hautatzen dute. 

Egitaraua

  Euskara

Aste honetan, Korrika Batzordeak antolatuta, hainbat ekimen antolatuko dira herrian.

Euskarazko hedabide berri bat jaio da: Gurean.eus

  Euskara

Gertuko errealitatearen leiho globala eskaintzen du, gizartea, ekonomia, kultura, kirola eta eguneroko gaien bitartez. TOKIKOM osatzen duten 60 toki komunikabideen –Plaentxia.eus tartean– edizio digitaletako edukiak batu eta gaika antolatuta eskaintzen ditu.

BatZuk - Euskararen lau aurpegi -20. KORRIKAren DOKUMENTALA

  Euskara

20.KORRIKArako AEK-k eta HIRU DAMATXO IDEIA FAKTORIAK ekoitzitako dokumentalak azaltzen du Euskal Herrian, hainbat modu daudela euskara eta hizkuntzak bizitzeko, pertsona bakoitzeko bat, BatZUK: zenbait elkarren oso antzekoak, beste zenbait ia antagonikoak. 

Udalekuak bideoan (2017)

  Euskara

Euskal Udalekuetako irudiak jasotzen dituen bideoa, hezitzaile eta umeen testigantzak jasotzen dituena. Urtarrilean jarri zuten ikusgai. 

Euskarazko blogen gaineko inkesta jarri du martxan Azkue Fundazioak

  Euskara

Euskarazko blogen gaineko inkesta jarri du martxan Azkue Fundazioak

Azken urteotan euskal blogintzaren inguruan azterketarik ez dela egin ohartuta, euskal blogintzaren inguruko inkesta publikoa sortu du Azkue fundazioak. Edonork bete dezake eta inkestaren helburua zenbat blog dauden, nola kudeatzen diren, zein baliabide erabiltzen dituzten etab jakitea da. Inkestaren emaitzak publikoak izango dira.

 

Korrika, hogeigarrenaren bidean

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Korrika, hogeigarrenaren bidean

Bi urtez behin egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 30ean abiatuko da Otxandiotik eta apirilaren 7an iritsiko da Soraluzera.

Etorkinentzako euskara ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Etorkinentzako euskara ikastaroa

Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak 60 orduko oinarri-oinarrizko ikastaroa antolatu du euskara ikasi nahi duten etorkinentzako.

Apirilaren 7an igaroko da Korrika Soraluzen

  Euskara

Apirilak 7, barixakua, gaueko 00:00ak aldera igaroko da Korrika 20 Soraluzetik. Aurrez Eibartik (22:43) etorriko da eta Bergara (00:22) aldera jarraituko du Beasain alderantz, gauez Gipuzkoaren hego ekialdea zeharkatu eta hurrengo egunean Araban barrena joateko. 

Euskara ikasteko diru-laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Euskara ikasteko diru-laguntzak

Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak 17.421 euro erabili zituen iaz euskara ikasten ari diren herritarren ikasketa-prozesua diruz laguntzeko.

Euskararen eguneko argazkiak (2/3): ekitaldiak

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Fernan Oregi eta Maite Garmendiaren argazkietan jaso dugu zapatuko ospakizuna. Eskerrik asko antolaketan lagundu edo egunean zehar parte hartu zenuten erakunde, talde eta herritar guztioi. Soraluze euskaldunago egiteko gogoak batzen gaitu.

»» Ikusi argazki guztiak (97)

Euskararen Eguneko argazkiak (1/3): photocalla

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Photo-calleko argazkiak jaso ditugu bilduma honetan. Herriko hainbat norbanako eta taldek datorren urterako hizkuntzaren arloan eman nahiko lituzketen pausoak adierazi dituzte. Hurrengo orduetan, eguneko argazkiak eta bideoa zintzilikatuko ditugu.    

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Zer iritzi dute herritarrek Pil-pileanen inguruan? (3/3)

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Pil-pilean Euskara Elkarteak 20 urte bete ditu eta, bideo honetan, hainbat soraluzetarrek eta Kike Amonarriz soziolinguista ezagunak elkartearen inguruan esan dituztenak jaso ditugu. Hiru zatiz osatutako bideo sortaren barruan aurrez kaleratu ditugun bi bideoetarako loturak dituzue behean.

Euskararen Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Euskararen Nazioarteko Eguna

Bihar, abenduak 3, ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Adierazpen Instituzionala egin dute publiko Udalbatzarra osatzen duten hiru alderdi politikoek.

Dena gertu zapatuko ospakizun handirako

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Dena gertu zapatuko ospakizun handirako

Dena gertu dago etzi herriko euskaltzaleok egingo dugun ospakizunerako. Orain arte esan gabeko zenbait ohar eta informazio jaso ditugu ondorengo lerrootan.

Pil-pileanek 20 urteotan egin duenaren berri

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Pil-pilean Euskara Elkarteak 20 urte bete ditu eta bideo honetan Pil-pileanek 20 urteotan zehar egin duenaren berri ematen du Maite Quintanilla elkarteko bazkideak.