Maria Isabel Peñafiel: "Pentsatzen dut bizitza etengabeko ikasketa dela"

Erredakzioa 2024ko mar. 24a, 08:36
Maria Isabel Peñafiel. Jatorria: Ekuador.

"2008an etorri nintzen lehenengoz Soraluzera eta orain lau hilabete berriz. Nik pentsatzen dut bizitza etengabeko ikasketa dela. Lana bilatzeko behar dut euskara, enpresa askotan eskatzen dutelako. Atentzioa ematen dit euskaldun batzuek hizkuntza erreskatatzeko egiten duzuen ahaleginak, horrek ezaugarritzen zaituztete".