Apirilaren 8an, zapatua, Euskal Herriko 57. Itzuliaren azken etapa Soraluzetik igaroko da. Ohikoa den bezala erlojuaren aurkako etapa izango da. Gauzak horrela lasterketak nabarmen eragingo dio ibilgailuen zirkulazioari, Soraluzen.
Txirrindulariak Ipurua kiroldegiko atzeko aldetik abiatuko dira. Erlojupekoa izanik, banan-banan abiatuko dira, lehenengoa 13:43ean. Hala, lasterketa aurretik eta bitartean ibilgailuek ezingo dute Bergararako bdea erabili eta Eibarrerako bidea errail bakarrean izango da zabalik, Maltzagara arte. Maltzagatik Eibarrerako bidea itxita izango da eta zabalik Elgoibar alderakoa. Horixe izango da herrian sartu edo ateratzeko zabalik izango den bide bakarra.
Sagar Errekatik Elgetara doan bide zaharra zabalik izango da, baina Elgetan ezingo dira erabili ez Eibarrerako bidea ez Bergararakoa. Zabalik egongo dira Elorriorako zein Kanpanzarrerako bideak.
Udaltzaingoak dei egin du autoak ahalik eta gutxien erabiltzeko.