Larunbat honetan jokatuko den Euskal Herriko Txirrrindularitza Itzuliaren 57. edizioaren 6. etapa Eibartik irten eta Eibarren amaituko da.
Etapa 27,7 kilometroko erlojupekoa da eta txirrindulariak Soraluzetik igaroko dira, saihesbidetik, Osintxura bidean.
Lasterketak hainbat aldaketa eragingo ditu udalerriko trafikoan, ezinezkoa izango baita Soraluzetik Bergarara joatea, ez eta Bergaratik Soraluzera etortzea ere.
Herriko sarrera-irteerak Mendiola industrialdetik egin beharko dira, Maltzagarako norabidean.
Ordu tarte horretan ibilgailua ahalik eta gutxien erabiltzeko gomendioa egin die Udaltzaingoak herritarrei.