Astebururako iragarpena
Barixakua: Goiza hotz hasi baina eguzkiak giroa azkar epelduko du, zerua oskarbi egongo baita. Haizea noraezean eta tenperatura 2-20ºC artean.
Zapatua: Aurreko egunaren pare-parekoa, tenperatura igoko bada ere hego ukituko haizea dela eta.
Domeka: Beste egun oskarbi bat berriz ere, freskatzera eginez apur bat akaso.
Antizikloi sendo baten eraginpean jarraitzen dugu, Britaniar irletan zentroa izanik frantzipar freskoa eta zeru garbiak ekarri dizkiguna azken astean. Asteburuan haizeak ekialde eta hego ukitua hartuko du, tenperatura igoz.
Datorren asterako eboluzioa
Astelehenean patroi berberarekin jaraituko dugu, baina martitzenetik aurrera badirudi ipar haize hotza helduko dela, udaberritik baino negutik gertuagoko giroa ekarriz.
Egilea: Miguel Borinaga. Soraluzetarra, fisikaria eta meteorologia zalea.
Iturriak: AEMET, Euskalmet,wetterzentrale.de/topkarten, meteociel.fr ; GFS, HIRLAM, ECMWF eredu numerikoak.