Asteburu zoragarria berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Asteburu zoragarria berriz ere

Garesti dago hodeiak (eta zer esan euriaz) ikustea azkenaldian. Eguraldi paregabea izango duguna asteburuan berriz ere, goiz fresko eta arratsalde epelekin. Datorren astera begira aldaketa datorrela dirudi ordea, nabarmen hoztuz gainera.

Eguraldi zoragarria egingo du asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Eguraldi zoragarria egingo du asteburuan

Udaberri beteko asteburua aurretik daukaguna. Antizikloiak eta hego haizeak bat egingo dute zeru oskarbiak eta tenperaturaren gorakada ekartzeko, termometroak 20ºC-tik gora erraz eramanez zapatu eta domekan.

Asteburuan fresko eta goibel berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Asteburuan fresko eta goibel berriz ere

Udaberri beteko astea pasa eta gero asteburuan giroa zatartuko dela dirudi. Barixakutik bertatik hasita hodeiak sartu, tenperatura jaitsi eta euria egingo du. Ez du etengabe egingo, baina asteburu guztian zehar espero dira zaparradak, domekan gutxiago bada ere.

Asteburuan udaberriak negua dakar

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Asteburuan udaberriak negua dakar

Asteburu nahasi eta hotza izango dugu, domekan hobera eta nabarmen epeltzera egingo duen arren. Barixaku eta zapatuaren arteko gauean botako du euri gehien, inguruko mendiak zurituz.

Freskatzera egingo du asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Freskatzera egingo du asteburuan

Barixakutik aurrera haizeak ipar ukitua hartu eta tenperaturak behera egingo du itsasotik hodeiak sartzearekin batera. Hala ere, euri konturik ez dugu espero eta eguzkiaz ere gozatu ahalko dugu asteburuan.

Bi asteburu batean eguraldiari dagokionez

Erabiltzailearen aurpegia

Bi asteburu batean eguraldiari dagokionez

Barixakuko eta zapatuko lehen erdiko hego haizeak, giro epelak eta eguzkiak ipar mendebaldeko haizeari emango diote pasu zapatu arratsaldetik aurrera giroa nabarmen petralduz. Tenperaturak ere, nabarmen egingo du behera domekan batez ere, euria ere egingo duelarik.

Aldaketa itzela dator asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Aldaketa itzela dator asteburuan

Barixakuan emango da aldaketa, arratsaldean helduko den eta galerna trazak dauzkan fronte indartsu baten ondorioz bat-batean haizeak hegotik iparrera egin, tenperatura nabarmen jaitsi eta zaparrada mardulak izango baititugu. Lehenengo enbite zakar honen atzetik, giro nahasia espero dugu asteburu guztian zehar.

Barixakuan izan ezik, asteburu atsegina

Erabiltzailearen aurpegia

Barixakuan izan ezik, asteburu atsegina

Barixakua goibel eta freskoa izango bada ere, giro lasai eta eguzkitsuaz gozatuko dugu zapatu eta domekan.

Aldaketa dator asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Aldaketa dator asteburuan

Asteburuaren hasiera lasaia eta atsegina izango bada ere, zapatu arratsaldean haizeak iparrera egin eta giroa goibelduko zaigu. Hala ere, ez da eguraldi traketsa ere espero, euri kontuak urriak izango baitira.

Asteburu hodeitsua, euri apur batekin

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Asteburu hodeitsua, euri apur batekin

Penintsula hego mendebaldean kokatuko den depresio batek hego eta ekialdeko haizea bidaliko digu asteburuan, hodei ugari bidaliz baina euri kontu gutxirekin; zapatu arratsaldean izan ezik, ez du apenas bustiko. Eguneko tenperaturak 10-15ºC artean ibiliko dira.

Haizea izango dugu protagonista asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Haizea izango dugu protagonista asteburuan

Giro nahasia izango dugu asteburu guztian zehar. Haizeak bolada gogorrekin joko du hego eta mendebaldetik, eta hainbat frontek euria utziko digute. Tenperatura, orokorrean, nahiko epela izango da garairako, baina gorabehera dezente izango ditu fronteak joan eta etorri heinean.

Giro nahiko nahasiarekin bada ere, epeltzera egingo du asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Giro nahiko nahasiarekin bada ere,  epeltzera egingo du asteburuan

Hego eta mendebaldeko ukituko haizeak eguraldi heze eta epelagoa ekarriko digu, pare bat fronte ahulek euri apur bat ere utziko digutelarik barixaku eta zapatuan batez ere. Haizearen hego ukitua dela medio, ater uneak izango dira luzeenak hala ere.

Hodeiak eta ostarteak asteburuan, eta tenperatura pixka bat gora

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Hodeiak eta ostarteak asteburuan, eta tenperatura pixka bat gora

Zeruan hodeiak eta ostarteak izango ditugu asteburu honetan, domekan tantaren bat bota lezakeelarik. Tenperatura goizetan oso hotza izango bada ere, eguerdi partean eguzkiak zertxobait epelduko du giroa oro har.

Hotzak eta eguzkiak jarraituko dute asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Hotzak eta eguzkiak jarraituko dute asteburuan

Zeru oskarbiarekin eta hotz handiarekin jarraituko dugu asteburu honetan ere. Goizean goiz eta egun bukaeran izotza, eta egunean zehar eguzkiak giroa zertxobait epelduko du.

Eguzkitan goxo, itzaletan hotz asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Eguzkitan goxo, itzaletan hotz asteburuan

Zeru oskarbiarekin eta apenas haize barik jarraituko dugu asteburuan. Ondorioz, goiz hotzak, izotz eta guzti, eta egun eguzkitsuak izango ditugu.

Gabonak lasai eta epeletik datoz

Erabiltzailearen aurpegia

Gabonak lasai eta epeletik datoz

Ateri eta atsegin eutsiko dio Gabonetako asteburu honetan. Zapatu goizean tantaren bat bota lezake akaso, baina ziurrenik ateri eutsiko dio aste bukaera osoan. Gainera, oskarbi egongo ez bada ere, eguzkiaz gozatzeko aukera izango dugu.

Eguzkitsu baina fresko asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Eguzkitsu baina fresko asteburuan

Ekialdeko ukituko haizeak tenperatura jaitsi araziko du, goizetan batez ere. Zeruan hodeiren bat edo beste eta goizetan lainoa sor badaiteke ere, eguzkiaz gozatzeko aukera izango dugu beste asteburu batez.

Aldaketarik ez asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia

Jaiegun ugaridun aste honi amaiera emateko eguzkia eta tenperatura epelarekin jarraituko dugu.

Hego haizeak abenduaren hasiera epelduko du

Erabiltzailearen aurpegia

Hego haizeak abenduaren hasiera epelduko du

Neguko lehenengo hilabetea epeletik hasiko da hego haizeari esker, asteburu honetatik bertatik hasita. Domekan hegotik hodeiak sartuko badira ere, ateri eta epel eutsiko dio eta, gainontzean, baita eguzkitsu ere.

Asteburuan hodeitsu baina ateri eutsiko dio

Erabiltzailearen aurpegia

Asteburuan hodeitsu baina ateri eutsiko dio

Barixakua nahiko egun eguzkitsua izango bada ere, zapatu eta domeka nahiko hodeitsuak izango dira. Hala ere, oro har ateri eutsiko dio. Tenperatura garaiko balio normaletan ibiliko da; goizetan hotz eta ordu zentraletan zertxobait epelago hego ukituko haizea dela eta.