Astebururako iragarpena
Barixakua: Eguna fresko eta hodei ondar batzuekin hasiko da, baina goizak aurrera egin ahala oskarbituko du. Haizea noraezean ibiliko da, arratsaldean hegoa sartuz eta tenperatura 5-19ºC artean.
Zapatua: Zerua oskarbi izango dugu goizetik gauera. Gainera, hego ukituko haize ahulak tenperatura nabarmen igoaraziko du, 8-25ºC artean mugituz.
Domeka: Aurreko egunaren parekoa, arratsaldean itsasotik brisa apur bat heldu badaiteke ere zertxobait freskatuz. Lainoa ere sar lezake kosta partean, baina ez da barnealdera, eta ondorioz, Soraluzera heltzerik espero.
Astean zehar frantzipar freskoa bidali digun Britainiar irletako antizikloiak ekialdera egin eta hegoa bidaliko digu asteburuan, giro egonkorrarekin jarraituz, baina tenperaturaren igoerarekin.
Datorren asterako eboluzioa
Datorren astearen hasieran antizikloiaren eraginpean jarraituko dugu, baina ipar ukituko haizea bidaliko digu berriz ere oraingoan. Ondorioz zerua ez da horren garbi egongo, zirimiria ezin da baztertu eta giroa freskoxeagoa izango da.
Egilea: Miguel Borinaga. Soraluzetarra, fisikaria eta meteorologia zalea.
Iturriak: AEMET, Euskalmet,wetterzentrale.de/topkarten, meteociel.fr ; GFS, HIRLAM, ECMWF eredu numerikoak.