Debagoienako Trikitixa egunean egon ziren Soraluzeko Trikitixa eta Panderoko taldeko kide batzuk.

Itziar Burunza irakaslearekin eta Bermeoko beste hainbat ikaslerekin egun ederra pasa zuten.

Joan den larunbatean, Maiatzak 4an , Arrasateren txanda izan zen Debagoienako Trikitixa Eguna ospatzeko. Egitarau zabala izan zuten, tartean kalejira bereziak, Erraldoiekin dantza, bazkaria eta borobiltzeko erromeria. Datorren urtean Aretxabaletan ospatuko da.