Musika eta Mugimendua

Gaba Beltzerako eskerako kantua bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Musika Eskola 2023ko urr. 31a, 08:00

Gaur, urriak 31, izango da Gaba Beltza edo Arimen Gaua eta, ospatzeko, 'Musika eta Mugimendua' ikasgaiko 4-6 urte bitarteko haurrek eskerako kantua interpretatu zuten atzo, mozorro eta guzti. Dantzan eta kantuan aritu ostean, ondo merezitako gozokiak izan zituzten opari. Guztia bideoan ikusgai.

Gaba Beltzerako eskerako kantua Aitor Ziardegi musikari aretxabaletarrak sortutakoa da eta Soraluzeko Musika Eskolak moldatu zuen Kukumixo Aisialdi Taldearekin batera.
Kantuak honela dio:

Oilarrak kukurruku ta astuak arrantza,
zeozek aztoratuta jaiki dira antza (bis), 
Arima zuriz bete da gure Gaba Baltza, 
hildakuak ta bizixak dantza eta dantza! (bis)

Xanduli, manduli, kikirriki... eman goxokiak guri!


Musika eta Mugimendua ikasgaiaren inguruko informazioa jasotzeko: deitu, idatzi edo gerturatu lasai asko Musika Eskolara!