BIDEOA

Konbo Itxaropena Berriatuako konbo kontzertuan

Soraluzeko Musika Eskolako Konbo Itxaropenak Tarine Musika Eskolako Konbo Kontzertuan parte hartu zuen joan den barikuan, Berriatuan. Mikel Arakistain gitarra eta baxu elektrikoko irakaslearen Markina Xemeingo eta Berriatuko musika eskoletako ikasleekin batera eskaini zuten kontzertua. Besteak beste, Antonio Floresen No dudaría kanta interpretatu zuten (bideoan mostratxo bat), gogotsu interpretatu ere.