Urteko batzarra egingo du musika eskolak

Musika eskolako batzar orokorra, iaz.

Etzi, eguaztena, urteko batzar nagusia egingo du Soraluzeko Musika Eskolak. Landuko dituzten gaien artean, besteak beste, urteko memoria eta balantze estrategikoa, zuzendaritzako kide berrien aukeraketa eta plan estrategikoa izango dira. 19:45ean hasiko da, Atxolin guraso elkartearen batzarrarekin bat ez egiteko. Bestalde, aurten, musika eskolan egingo dute batzarra.

Musika eskolako bazkide guztiak daude deituta eguaztenean egingo den batzar nagusira. 19:30ean hastekoa zen, baina Atxolin guraso elkarteak duen batzar orokorrarekin bat ez egiteko, deia apur bat atzeratu eta 19:45ean hasiko da Soraluzeko Musika Eskolako bilera, (19:15ean lehen deialdia). 

Aurten, Herri Antzokian barik, Soraluzeko Musika Eskolan elkartuko dira bazkideak. Mahai-gainean, sei puntuko gai-zerrenda izango dute. Besteak beste, memoria eta balantze ekonomikoa, datorren ikasturterako plangintza eta Zuzendaritza Batzordeko kide berrien aukeraketa. Azken hori, bileran bertan egingo dute, musika eskolako bazkideen bozketa bidez.