Gaztelekuak txandakako egutegia estreinatuko du asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Gaztelekua 2023ko ira. 30a, 08:11

Txanda ezberdinetan artatuko ditu 12-16 urte arteko gaztetxoak abendura bitartean; asteburu honetan sartuko da indarrean erabiltzaileekin adostutako egutegi berria.

Joan den asteburuaz geroztik zabalik dago Soraluzeko Udal Gaztelekua.

Iaz ez bezala, ikasturte honetan, erabiltzaileek eurek hala eskatuta, DBH osora zabaldu da zerbitzua (12-16 urte), aurreko ikastutean DB1-2 mailako ikasleek baino ezin baitzuten erabiltzeko aukera.

Nolanahi ere den, adin-tarte horretako erabiltzaileen kopurua oso handia izanik, txandak egitea erabaki da, adin-tarte bakoitzari egun ezberdinak jarrita.

Egutegi eta ordutegiaren antolaketa berria erabiltzaileek eurek erabaki dute, joan den astean hezitzaileekin batera egin zuten asanbladan.

Aurrerantzean, hortaz, bi taldetan banatuta erabiliko dute gaztetxoek gaztelekua, DBH1 mailakoak alde batetik, eta DBH 2, 3 eta 4 mailakoak bestetik. Taldeak banatzeko orduan bi irizpide erabili dira: Erabiltzaile-kopurua eta erabiltzaileen arteko harreman-moldeak.

Egunak txandatuz jardungo dute, aurrez adosturiko egutegiaren arabera, talde bat larunbatean eta beste bat igandean, eta hurrengo astean alderantziz.

Hainbat egunetan, irteerak eta ekintza bereziak daudenetan, elkartu egingo dira talde biak.

Hiru hilabeteko probaldia egingo da, urritik abendura; ondoren baloratu egingo da, eta berdin jarraitu ala aldatu erabakiko da.

Hauxe da zerbitzuak izango duen ordutegia:

  • Larunbatak, 17:00etatik 20:00etara. (Hileko azken larunbata 18:00-21:00)
  • Igandeak, 17:00etatik 20:00etara.

Hauxe da zerbitzuak abendura arte izango duen egutegia: