Txindokipean ibili gara tirolina egiten

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

Abaltzisketako Itzala abentura parkera joan ginen atzo, Txindokipera. Tirolinan ibili ginen eta zuhaitzetan ere bai. 

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Pizzak egiten ikasi dugu

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

Norberak egindako pizzak izaten dira goxoenak. Hori dela eta, asteartean geronek prestatu genituen pizzak ludotekako sukaldean, eta jan ere bai gero. 

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Gaztetxokoko kideek murala margotu dute Frontoian

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

Gaztetxokoko kideek murala margotu dute Frontoian

Asteburuan, Gaztetxokoko kideek "Gure herria, jolastokia" izeneko murala margotu dute Frontoian. Hezkuntza Proiektuaren barruan, institutuaren inguruko hormak apaintzeko Udalarekin adostatutako ekimena izan da.

Izerdia botatzen bizikleta gainian!

Izerdia botatzen bizikleta gainian!

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur arratsaldian izerdi pixkat bota dogu bizikleta gainian gaztelekuko lagunok. Arratsalde politxa Spining-a itxen Aitor Atxotegi monitorearen eskutik!!!Hurrengo asteburuan zerbait berrixa eitxiko goguakin gauz ya! Animatu eta etorri!!!

Gazteak Carsetan!

Erabiltzailearen aurpegia

Gazteak Carsetan!

Gaztelekuko DBH 2,3 eta 4ko gazteak, primeran pasatu genuen Carsetan pasa den larunbatean.

Gaztelekuan danbolin eta guzti!

Gaztelekuan danbolin eta guzti!

Erabiltzailearen aurpegia Arratsalde polita pasatu genuen atzo Gaztelekuan GaztaƱerre eguna ospatzen suaren epeltasunean. Hurrengo astean berriz, Spining egiteko aukera izango dugu Aitor Atxotegirekin. Astebururo arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara zabalik... Zuen zain gaude!

Gaztetxokua martxan asteburutik aurrera!

Erabiltzailearen aurpegia   Ganbarape gaztetxokua

Urriaren 3an, zapatuan, zabalduko ditu ateak berriz ere Gaztetxokoak! Zapatu eta domeketan 17.00etatik 20.00etara bertan gozatzeko aukera izango dute Soraluzeko gaztetxoek (DBH1etik 4ra).

Gonbidapena4

Saturraran eta inguruak abenturaz beteko doguz!

Erabiltzailearen aurpegia   Ganbarape gaztetxokua

Uztailaren 8tik 9ra Saturraraneko kanping-a gure abenturen kabi bihurtuko dugu. 2001 eta 2003 bitartean jaiotako gazteek izango dute bertan parte hartzeko aukera. Paddle Surf, gaubela, Ginkana, hondartzako jolasak... denetarik egingo dugu bertan. Izen ematea zabalik dago, uztailaren 6ra bitarte. Animatu eta zatoz gurekin!

UDAKO ABENTURAK kartela

Azken Asteburua Gaztetxokoan mundiala izango da!

Erabiltzailearen aurpegia   Ganbarape gaztetxokua

Ikasturteko azken asteburua izango da hau Gaztetxokoan. Eta amaieran emateko, zapaturako ur jolasak, merienda berezia, "Sua" karta jolas erraldoia, futbolin eta pin-pon txapelketa antolatu ditugu, ohiko ordutegian. Eta domekarako berriz, Osintxurko presara irteera. Domekan 17.00etan irtengo dugu Estaziotik bizikleta, oinez nahiz patinetez. Zatoz ederra izango da ta!

Kartelak-01

Kartelak-02

Gazte udalekuak Larraulera eta asteburupasa Lekeition!

Erabiltzailearen aurpegia   Ganbarape gaztetxokua

Gaztetxokoko azken txanpa abian da ikasturte honetan eta 2 proposamen zirraragarri ditugu prest! Uztailaren 3tik 11ra, Gazte Udalekuak antolatu ditugu Larraulen Elgoibarko Gaztetxokoko kideekin batera. Eta asteburu honetan, Lekeitiora goaz zapatutik domekara. Zeren zain zaude? Animatu eta eman izena!

Kartela udalekuak2

Hontza Extrem abentura parkera goaz!

Erabiltzailearen aurpegia   Ganbarape gaztetxokua

Maiatzaren 30ean, zapatua, "Hontza Extrem" abentura-parkera goaz Soraluzeko Gaztetxokotik. Asanblada bitartez adosturiko proposamena da honakoa; bertan zuhaitzetako eskalada, tirolina erraldoiak... izango ditugu gozagarri. Izen ematea Pil Pileanen egin beharko da, ostirala baino lehen.

hontza extrem15

Kosta ala kosta, abenturaz betetako udalekua!

Erabiltzailearen aurpegia   Ganbarape gaztetxokua

Datorren astea izango da Kosta ala Kosta udalekuetan izena emateko azkena. Otazan hasi eta Zarautzera bitarte Soraluzeko gazteak jolasa, harremanak eta abenturaz betetako ibilaldia berezia daukagu zain. Gazteekin gazteentzat antolatutakoa!

Kosta ala kosta kartela

Martxoan gazte, more eta euskahaldun!

Erabiltzailearen aurpegia   Ganbarape gaztetxokua

Soraluzeko Gaztetxokoan martxoa bete-bete daukagu! Gazteon partehartzea oinarri, asanbladaz asanblada adosturiko eta proposaturiko ekimen eta dinamikez gozatzeko aukera izango dugu martxoan.

gaztetxokoa martxoa 1