Aste Santuko ekintzen izen-ematea zabalik DBHko ikasleentzat

Erabiltzailearen aurpegia Gaztelekua 2023ko mar. 23a, 18:12

DBHko gazteek apirilaren 2ra arte eman ahalko dute izena

Gaztelekuak DBHko ikasleentzat antolatutako ekintzak egun eta ordutegi hauetan izango dira:

  • Apirilaren 4an: Sukaldaritza, 17:00etatik 19:00etara, Gaztelekuan. Prezioa: doan.
  • Apirilaren 13an: Irteera Kartingera, 15:00etatik 19:00etara. Prezioa: 13€

Gazteek eskainitako ekintza bietan edo bakar batean hartu ahal izango dute parte, baina ezinbestekoa izango da aurrez izen-ematea eta ordainketa egitea.

 Izena emateko epea abenduaren apirilaren 2ra arte luzatuko da, Epez kanpo EZ da inolako izen-emate edo ordainketarik onartuko.

ONLINE:

Izen- ematea helbide honetan egin behar da: https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak

Izena emateko modu hau erabiliz gero, ordainketa kontu korrontera egin beharko da:

Kontu korrontea: ES45-3035-0004-90-0040015550 (Laborak Kutxa)

Kontzeptua: gaztelekua + gaztearen izen- abizenak.

AURREZ AURRE:

Gaztelekuan bertan (ostirala, larunbata eta igandea, 17:00-19:30) edo Pil-pileanen bulegoan (astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/17:00-19:00) eman daiteke izena.

*Hobariren bat jaso nahi izanez gero, udaletxetik pasatu behar da lehenago.