Kejak eta eskarixak

Escape Roomerako izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Gaztelekua 2021ko mar. 9a, 11:48

LH 5, LH 6 eta DBHko gazteek martxoaren 18ra arte eman ahalko dute izena Aste Santuko oporretako ekintzan

Gaztelekuak antolatutako Escape Rooma  egun hauetan zabalduko da:

  • LH 5A: martxoaren 29an
  • LH 5B: martxoaren 29an 
  • LH 6A: martxoaren 30ean
  • LH 6B: martxoaren 30ean
  • DBH 1-2: apirilaren 8an
  • DBH 3-4: apirilaren 9an

Izen-ematea banaka edo taldean egin daiteke. Gehienez, 5 pertsonako taldeak onartuko dira. Izena emateko epea amaitutakoan, talde guztiekin harremenetan jarriko gara ordutegia adosteko.

Izena emateko bi aukera daude: online eta aurrez aurre.

Online aukera gaztelekuko erabiltzaile direnek eta DBHko gazteek soilik baliatu ahal izango dute. Horretarako,  https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak helbidean dagoen formularioa bete beharko dute.

Aurrez aurre izena emateko aukerak hauek dira: 

  • Pil-pileanen bulegoan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
  • Gaztelekuan, ostiraletan, 15:00etatik 20:00etara