Animalien terapia hirugarren adinean

Erabiltzailearen aurpegia Gertuagotik 2017ko urt. 24a, 12:23

Alain Maortua berriztarrarekin berba egin dugu animalien terapiari buruz. Maortuak 18 urte daramatza zaharren egoitzetan animaliekin lanean, eta hurrengo bideoan, terapia honen ezaugarri eta onuren inguruan hitz egin digu.

Zer da Gertuagotik elkarrizketa saioa?

Proiektuaren helburu nagusia hirugarren adinaren bueltan presente dauden gaien gaineko informazioa  ematea da, modu entretenigarrian, eta profesionalen eskutik.  Egunerokoan aipatzen ez diren baina uneoro pertsona nagusien bizitzetan presente dauden gaiak mahai gaineratuko dira: pertsona nagusien bakardadea, etxean izatean dituzten arazo arquitektonikoak, adin-tarte ezberdinen arteko elkarlan-proiektuak, zaharren egoitzan burutzen den lana, lan-jardun bolondresa, amama-aitita eta biloben arteko harremanak, hirugarren adina eta filosofia, pertsona nagusiak eta kirola, besteak beste.