Proiektuaren helburu nagusia hirugarren adinaren bueltan presente dauden gai ezberdinei buruzko informazioa ematea da modu entretenigarri batean eta profesionalen eskutik. Egunerokoan aipatzen ez diren baina uneoro pertsona nagusien bizitzetan presente dauden gaiak mahai gaineratuko dira. Soraluzeko bi gaztek osatzen dugu lan taldea. Alde batetik, Juan Fernandez, Alkarri , zahartzaro aktiboaren alde lanean diharduen elkartearen sortzailea. Bestetik, Gaizka Azkarate ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua eta gaur egun eduki multimediarekin lanean jarduten duena.