mai 17, 10:00 Soraluze
EHUko Kultur Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedraren arabera, Soraluze, gaur egun, EAEko ibai-paisaia urbanoaren 16 adibiderik onenetakoa da, aparteko kasua. Zergatik? Haran estu eta malkartsu batean, Soraluzek hiri-bilbea eta ondarea ibaiarekin modu atseginean integratzea lortu duelako, beste herri batzuetan galdu denari eutsiz. Honetaz gain, Katedra horrek egindako txosten mardulak ibaia, ur-laminak eta horri lotutako ondare hidraulikoa balioestea proposatzen du. Eta, batez ere, soraluzetarrok "ibaiarekin konnotazio positiboa garatzea, hirigunetik igarotzen den tokian".
mai 17, 18:42 Soraluze
Autobidea mantentzeko lanen barruan, gaur goizaldean, barikua¡, AP-1a eta AP-8a lotzen dituen adarreko Arrizabalaga eta Barrundiako tunelen paretak garbituko dira Maltzagan (Elgoibar), Bilborako noranzkoan. Hori dela eta, lotura adarra bost orduz moztuta egongo da, 00: 00etatik 05: 00etara 145,000 kilometro puntuan. Hala jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.