Tronpa txapelketa

Datorren astean berriro

Erredakzioa 2024ko mai. 3a, 13:42

Eguaztenean, 30 ume inguru elkartu ziren Frontoian, Jorge Morales tronpa txapeldunak antolatutako txapelketan. Tronpak gertu, kirioak dantzan, txapelketari ekin baino lehen, aho zabalik ikusi zuten mexikarraren abilezien erakustaldia (ikusgai barruko bideoan). Segituan iritsi zen gazteen txanda. Ilaran jarrita, Moralesek agindutako ariketak egin zituzten, kanporaketa estilora. Amaitzeko, abilenei sariak eman zizkien mexikarrak. Gainerakoek, berriz, datorren eguaztenean izango dute beste aukera bat, berriro ere bertan izango baita Morales (frontoian 18:00etan).