Autobusa Baionarat joateko (beteta)

Erredakzioa 2024ko mar. 19a, 14:09

AEK-k jakinarazi berri duenez, domekan Eibartik, Soraluzetik eta Elgoibartik Baionara joateko autobusa beteta dago. Horrekin batera, adierazi dute luizia dela eta, azkenean plazentziatarrek autobusa Estaziñoko geltokian hartu beharko dutela, goizeko 9:00etan. 

Autobusa 08:45ean irtengo da Eibartik, Ego-Gainetik, eta 9:00etan Estaziñoko geltokia plazentziatarrak jaso ostean, 09:15ean elgoibartarrak jaso ditu Gaztetxe pareko autobus geltokian. Bueltarako autobusa, berriz, 19:30ean aterako da Baionatik.

Prezioa 15 eurokoa da, eta izena emateko Whatsappa bidali behar zen 688 74 66 34 zenbakira. Epea martxoaren 17an amaitu zen.