Ibilbide aldaketa

Korrika Santa Anatik sartuko da erdigunera, luizia dela eta

Erredakzioa 2024ko mar. 18a, 12:35
2019ko Korrika Santa Anako aldapan behera.

AEK-k jakinarazi duenez, luizia dela eta, Korrikaren Soraluzeko ibilbidea aldatu egin dute eta azkenean, Santa Anatik sartuko da herriaren erdialdera, Errabaletik beharrean. 

Martxoaren 20an ailegatuko da Korrika Soraluzera 11:15 alderako eta 6 kilometroko ibilbidea egingo du herrian. Lasterketa Mendiola industrialdetik sartuko da eta gainaldeko saihesbidetik herria zeharkatu ostean, Santa Anatik barrena sartuko da Kalebarrenera, ondoren Gabolats pasatuta, Ezozibidean gora eta biribilgunetik behera industrialdea igaro eta berriz Maltzagaruntz joateko.

Ikuse ibilbide osoa Korrika.eus webgunean HEMEN