Martxoak 8 Soraluzen

M8ko manifestazioa eta ekitaldia arratsaldean

Erredakzioa 2024ko mar. 8a, 15:10

Martxoaren 8ko manifestazioa herriko kaleetan.

Gaur arratsaldean, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta manifestazioa egingo da herriko kaleetan zehar, Soraluzeko M8 Plataformak deituta 'Gure bizitzekin negoziorik ez lemapean'. Mobilizizazioa 19:30ean abiatuko da Plaza Berritik eta Plaza Zaharrean amaituko da, karpan. Han ekitaldia egingo dute musikarekin eta ondoren, jan-edana izango da hurreratzen diren denentzako.