Elurraren bisita

Ubane Madera Zangitu 2024ko mar. 4a, 19:03

Aurtengo negua bukatzear dagoen arren, oraingoz, gutxitan bota du elurra mendian. Kalean batere ez. Atzo, domeka, berriz, goizetik zuritu egin zuen Irukurutzeta, Mikel Valeroren bideoak erakusten duen moduan. Handik behera ere izan ziren malutatxo batzuk, baina gutxi, eta, segituan berdetu zen mendia berriro.