Itziar Arrieta Jauregi markinarrak irabazi du Danobatgroupen lehiaketa

Plaentxia.eus 2023ko abe. 6a, 08:16
Itziar Jauregi markinarra.

'Euskaraz izango gara' lelopean antolatu zuen lehiaketa Danobatgroup Kooperatiba Taldeak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta Itziar Arrieta markinarrak irabazi du: produktu ekologikoz osatutako otarre bat jaso du saritzat.

Orain dela 23 urtetik hona ari da kooperatiba talde hau bere egunerokoa euskaraz izan dadin lanean, eta 2021-2024ko plan estrategikoaren markoan ari da euskara planeko erronkak eta helburuak lantzen. Danobatgroupek harreman sare zabala du eta lanerako hizkuntza asko erabili eta kudeatzen ditu, baina Euskal Herriko lantegietako langileekin, hornitzaileekin, bezeroekin, ikastetxeekin eta administrazioekin euskara erabiltzeko erabakia hartua du. Horren adierazgarri dira taldeko kooperatiba guztietan euskararen erabilera bultzatzeko dituzten planak eta lortutako eta lortzeko bidean dauden Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak. Goimek kooperatiba izan da Bikain ziurtagiria lortu dutenen zerrendara batzen azkena.

DanobatGroup taldeko ordezkariek herrenegun, abenduaren 13an, jaso zuten eskuratu berri duten Bikain ziurtagiria Euskalduna Jauregian egin zuten sari banaketa ekitaldian.