Urteko langabezia tasarik baxuena

Ubane Madera Zangitu 2024ko urt. 4a, 09:01

Azaroko tendentziari jarraiki, urteko langabezia tasarik baxuenarekin bukatu genuen 2023a. Abenduko datuen arabera, %12ko langabezia-tasa neurtu zuten Soraluzen, behingoz, Eibarren parekoa. Azaroan izan zen, berriz, urteko bigarren baxuena. Eskualdeko datuak begiratuta, Debabarrenean gora egin zuen langabeziak abenduan.

2023a %12,92ko langabeziarekin hasi zuen Soraluzek; harrezkero, %12 pasako langabezia tasa izan du urte osoan; are gehiago, apirilean, %13,29koa ere izan zuen.

Azaroan, berriz, 2023ko tasarik baxuena neurtu zuten, %12,17koa, eta, abenduan, berriz, oraindik baxuagoa, %12koa. Kopurutan begiratuta, urtea 224 langaberekin bukatu du Soraluzek, urtarrilean baino 17 langabe gutxiagorekin.

Debabarrenean, bakarrik Soraluzen eta Mendaron jaitsi zen langabezia abenduan; gainerako udalerri guztietan gora egin zuen. 

Hona hemen datuak herriz herri:

  • Deba      178                     %6,82
  • Eibar     1.564                    %12
  • Elgoibar   489                    %9,02
  • Mendaro    71                    %6,99
  • Mutriku     191                    %7,35
  • Soraluze  224                    %12
  • Debabarrena    2.677         %10,21    

Hori bai, datuak hobetu diren arren, Soraluzeko langabezia tasak oso altua izaten segitzen du kontuan hartuta EAEko batez bestekoa %7-8koa dela.