Urteko langabezia tasarik baxuena izan da azaroan

Ubane Madera Zangitu 2023ko abe. 11a, 11:07

Azaroa langabeziaren jaitsierarekin itxi zen, EUSTATek helarazitako datuen arabera. Are gehiago, urteko daturik onena laga zuen Soraluzen, nahiz eta udalerriko langabezia tasak%12tik gorakoa izaten segitzen duen, eta, baita Debabarreneko altuena ere. Eskualdeari begiratuta, bakarrik Mutrikun eta Soraluzen egin du behera langabeziak.

Gutxi bada ere, azaroan, Debabarreneko udalerri gehienetan gora egin du langabeziak. Bi salbuespen izan dira, Mutriku eta Soraluze; bi herri horietan jaitsi egin da langabezia eta bi herrioi esker, eskualdeko bataz besteko langabezia tasa, urrikoa baino baxuagoa izan da. 

Soraluzeri dagokionez, 227 langabe kontabilizatu dituzte; bestela esanda, urrian baino 13 langabe gutxiago, eta urriko %12,86ko tasa jaitsi egin da %12,17ra azaroan. 

Osterantzean, honakoak dira Debabarreneko datuak, herriz herri:

  • Deba              174        %6,67
  • Eibar            1.480      %11,66
  • Elgoibar           487      %8,98
  • Mendaro            79       % 7,78
  • Mutriku            180        %6,93
  • Soraluze          227        %12,17
  • Debabarrena   2.627      %10,02