Errigora

Errigoraren 44 saski banatu dira Soraluzen

Egoitz Unamuno 2023ko abe. 11a, 09:07
Saskia eskatu duten herritarretako batzuk.

Udazkeneko kanpaina Errigorak 44 saski banatu ditu hogeita hamasei plazentziatarren artean. Guztira, 3.000 euro bideratu dira Soraluzetik ekimenera eta kopuru horretatik, 750 euro  (%25) euskalgintzako ekimenak finantzatzera bideratuko dira (ludotekak, mintzapraktika egitasmoak, euskara planak enpresetan...). Guztira, Errigorak 14.000 saski baino gehiago banatu ditu Euskal Herri osoan eta 185.000 euroko ekarpena egin dio Nafarroa hego eta erdialdeko euskalgintzari. Errigoraren antolakuntzaren partetik, zorionak eta eskerrik asko urtez urte produktuak eskatzen dituzuen  milaka euskaltzaleoi. Udaberrian izango da hurrengo aukera, Errigoraren bitartez nafar produktuak eskuratzeko: olio, kontserbak eta bestelako produktuak.