Egoitzako gatazkaren gaineko ikuspuntua eman dute LAB sindikatutik

Ubane Madera Zangitu 2023ko aza. 24a, 11:15

Mesedeetako Egoitzako LAB sindikatuko ordezkariek bideo bitartez esplikatu nahi izan dute egoitzan izandako gatazken jatorria. Labur esanda, aurten, LABek deituta, maiatzetik, hainbat langilek protestan jardun dute langileen lan-txanden gaineko bozketa hori lortzeko, euren esanetan, “urteetan zehar eraikitako pribilegioen baitako lan antolaketa” baitago egoitzan. Bideoan, Lorea Calles LABeko sindikatuko ordezkariak eman ditu azalpenak.