Langabezia gora berriro ere

Ubane Madera Zangitu 2023ko aza. 13a, 18:06

Irailean izandako jaitsieratxoaren ondoren, urrian atzera ere gora egin zuen langabeziak Soraluzen, eta, baita eskualdeko gainerako udalerrietan ere. Soraluzeko kasuan, %12,86ko langabezia tasara bueltatu da. Herrian, 2023an, hiru bider izan da tasa berbera eta bakarrik bi bider hori baino txikiagoa, gainontzeko lau hilabeteetan gainditu egin da tasa hori. Debabarrenari dagokionez, urriko langabezia-tasa %10,04koa izan da.

Urrian, Debabarreneko udalerri guztietan gora egin du langabezia-tasak eta eskualdekoak gainditu egin du %10eko kopurua. Guztira, 2.630 langabe kontabilizatu dituzte.

Herriz herri begiratuta, Soraluzek dauka eskualdeko langabezia-tasarik handiena eta atzetik datorkio Eibar. Biek ala biek %10eko tasa gainditu dute, ez ostera, eskualdeko bestelako udalerriek. Hona hemen datuak herriz herri:

  • Deba                 168       %6,44
  • Eibar                1.474     % 11,61
  • Elgoibar              479       %8,83
  • Mendaro               77      %7,58
  • Mutriku                192       %7,39
  • Soraluze              240      %12,86
  • Debabarrena    2.630    %10,04