Plazentziatarrak bilbon

"Oldarraldiari aurre egitetik normalizazio prozesuan aurrera egitera" igaro behar dela aldarrikatu dute 70.000 euskaltzalek Bilbon

Ubane Madera Zangitu 2023ko aza. 4a, 21:28

Gaur, Bilbon, milaka eta milaka euskaltzalek bat egin dute euskararen aurkako oldarraldia salatzeko (70.000 herritarrek Bilboko Udaltzaingoaren arabera). Haiekin batera, Soraluzetik joandako 50 herritar baino gehiago izan dira bertan, autobusez edo euren kabuz joan direnak. Oro har, epaitegien sententziengatik "dantzan" ikusten dituzte "milaka herritarren hizkuntz eskubideak" eta "urtetan euskaraz bizi ahal izateko egindako lana". Ez zaie ondo iruditzen "hizkuntza politika epaileen esku egotea" eta hargatik, erakunde eta indar politikoei eskatu diete "akordio soziopolitiko berria, euskararen biziberritze prozesuak behar dituen aurrerapausoak emateko". "Jauzi" bat emateko beharra azpimarratu dute. Ikus plazentziatarren adierazpenak bideoaren barruan.