Institutuko irakasleek bat egin dute euskalgintzak deitutako manifestazioarekin

Erredakzioa 2023ko aza. 4a, 12:03

Soraluzeko BHI Institutuko euskara batzordeak bideo bat kaleratu du Kontseiluak gaur arratsaldera Bilbon deitu duen manifestazioarekin bat eginez. Bertan, intsitutuko irakasleak ageri dira "oldarraldi judiziala" salatuz eta mobilizazioan parte hartzeko deia eginez.