Nondik nora

Pandemiak eragotzitakoa betetzen

Ubane Madera Zangitu 2023ko urr. 10a, 15:43

New York hiriak gauza mordoa ditu ikusteko eta egunotan horretan ari da Soraluzeko argazkiko kuadrilla. Atzo, adibidez, AEBtako hiri hura ikusteko dagoen Kontrasteen Bira egin zuten, Brooklyn eta bestelako auzo ezagunak bisitatuz eta oroitzapenerako argazkiak ateraz. Izan ere, ondo oroituko duten bidaia egiten ari dira. Berez, kuadrillako neskek 50 urte bete zituztenean egitekoak ziren, baina pandemiak eragotzi egin zien aukera. Orain, hiru urte geroago ari dira bidaia gauzatzen.