Behera egin du langabeziak

Ubane Madera Zangitu 2023ko urr. 4a, 10:01

Iraileko datuak eskuartean, behera egin du langabeziak Soraluzen abuztuarekiko. Oro har, urteko bigarren daturik onena laga du irailak, 234 langaberekin eta %12,54ko tasarekin. Dena den, eskualdeko langabezia tasarik altuena du Soraluzek eta %12ko langa gainditzen duen udalerri bakarra da berau. Gainera, Euskadiko batez besteko langabezia tasa %7,7-%8,3koa dela. 

Iraileko joera orokorrarekin bat eginez, Soraluzen ere behera egin du langabeziak eta sei langabe gutxiago kontabilizatu dituzte, tasa %0,32 jaitsita. 

Debabarreneko herri ia guztietan egin du behera langabeziak, Mendaron izan ezik, han berdin gertu baita. Gainerako udalerriei dagokienez, Debak ematen du arreta, langabezia jaisteaz aparte, tasa %6tik beherakoa izan baitzuen irailean.

Hona hemen datuak herriz herri:

  • Deba               156         %5,98
  • Eibar               1.434      %11,29
  • Elgoibar             444         %8,19
  • Mendaro             75         %7,38
  • Mutriku               185         %7,12
  • Soraluze             234        %12,54
  • Debabarrena    2.528        %9,65