“Buka dadila behingoz!”

Ubane Madera Zangitu 2023ko ira. 29a, 13:22

Geroa Plataformako hainbat kide atzo,

Atzo, eguena, Geroa Plataformako hainbat ordezkarik EH Bilduren eta LAB sindikatuaren Donostiako egoitzen aurrean egin zituzten elkarretaratzeak. Besteak beste, salatu zuten LAB sindikatuak ez duela eurekin eta EH Bildurekin elkartzerik nahi gatazkari konponbidea emateko. EH Bilduri dagokionez, berriz, haren erantzunaren zain daudela jakinarazi zuten. Oro har, azpimarratu dute plataformakoek protestan segituko dutela konponbide bila; “buka dadila behingoz!”, diote.

Elkarretaratzeak egiteaz gainera, plataformako ordezkariek azpimarratu dute “harrigarria” dela erretiratutako langileek ezkerreko alderdi politiko eta haren sindikatu aliatuaren aurrean protesta egitea. 

Oro har, protestan segituko dutela gaineratu zuten prentsa oharrez, “aspertuta gaude ikusteaz gai honetako partaide askorengan eta esparru askotan esandakoak betetzen ez direla eta martxa (protestak) handitzera goaz”, adierazi du plataformako bozeramale Jose Mari Lazkanok. Horren adibide moduan jarri ditu Beasainen zein Ordizian egindako manifestazioak.