Espainiako hauteskundeak 2023

Herritarren %36ak eman du botoa

Erredakzioa 2023ko uzt. 23a, 15:38

Herritar bat botoa ematen.

15:00etako datuen arabera, ordu horretarako, botoa emateko eskubidea duten 2.761 soraluzetarren %36ak eman du botoa.  2019an, Espainiako azken hauteskundeetan, parte-hartzea %40koa izan zen baina kontuan izan behar da hauteskunde hauetan posta bidezko bozkak asko hazi direla. Dena den, kontaketa horretan ez daude kontuan hartuta posta bidezko botoak eta dagoeneko jakinarazi dutenez, oraingoan askoz gehiago izan dira posta bidez bozkatu duten herritarrak (erroldaren %10a Hego Euskal Herrian). Hurrengo parte hartze datua arratsaldeko 18:00etan emango dute.