Kanal honetan jasoko da Espainiako Gorteetarako hauteskundeekin lotutako informazioa.
EH Bilduk irabazi ditu Espainiako gorteetarako hauteskundeak Soraluzen, botoetan gora eginda

Ubane Madera Zangitu 2023 uzt 23 Soraluze

703 boto eskuratuta, Espainiako Kongresurako hauteskundeak ere EH Bilduk irabazi ditu. Bigarren lekuan, berriz, aldaketa izan da, eta PSE-EEk eskuratu du, 444 botorekin, bigarren postua, EAJ-PNV hirugarren lekura atzeratuz, honek 405 boto eskuratu eta gero. Espainiako Gobernuaren osaketan zeresanik handiena izango duten gainerako alderdiei dagokienez, berriz, Sumarrek 131 boto eskuratu ditu, PPk 116 eta VOXek 24. Zuzenketa: Sorakuzeko EH Bilduk 2019ko Espainiako hauteskundeetan baino boto gehiago eskuratu ditu, ez gutxiago, gaueko lehen irakurketan Plaentxia.eus-ek azaldu duen moduan. 

Kanpainako azken boto eskaera

Ubane Madera Zangitu 2023 uzt 21 Soraluze